Web mapa
Hizkuntzak
Dantza Dantza Aurresalmenta

2026 abenduak 19 • 19:30

Gazteszena (Egia)

10 €

60 minutu

Afines argazkia

Hainbesteko zatiketa-une batean, elkartze-egintza bat ikustea gertaera oso bat da. Horregatik, Marcat Dance konpainiaren Afines obrak ospatzen du, bizitako esperientziez haratago, identitate bakarrez haratago, asko dagoela komunean. Hizkuntza bera dantzatzen duten bi gorputz. Bi gorputz espazio eta denbora berean bizitzen. Bi gorputz unibertso bera partekatzen.
Afines obrak adierazten du gorputzak nola gurutzatzen eta ahokatzen diren bat bihurtuz; une horietan, bata bestearen inguruan orbitatzen dute eta elkar erakartzen eta elkarrengandik urruntzen dira, beren loturak ahalik eta gehien finduz eta harreman bizia garatuz, baina, era berean, izoztu eta erre egiten dira, ahaztu eta gogoratu egiten dira, eta sormenean aukera bakarra aurkitzen dute. Eta Kae Tempestek dioen bezala: "Sormenak lotura estimulatzen du. Batu egiten gaitu eta geure buruaren kontzientzia handiagoa lantzen laguntzen digu ".

Koreografia eta zuzendaritza: Mario Bermúdez eta Catherine Coury. Dantzariak: Mario Bermúdez eta Catherine Coury. Diseinu musikala: Jose Pablo Polo. Dramaturgia: Isabel Vázquez. Jantzien diseinu eszenikoa: Moises        Nieto. Argiztapena: Mamen B. Gil. Ekoizpen eta teknika zuzendaritza: Mamen B. Gil. Banaketa: Danzas del Mundo. Management: Claudia Morgana. Komunikazioa: Ángela Gentil.

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...