Web mapa
Bazkideen menua

Donostia Kultura txartela

Abantailak ikusi

Hizkuntzak
Artea Artea 90 berriak

2023 apirilak 19 • 19:00

San Telmo Museoa

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

Odile Kruzetaren argazkia

Hamarkada indartsua eta dinamikoa da 90ekoa. Langabeziaren eta indarkeriaren itzalpean bizi arren, garai hartako euskal gizarteak kemena izan zuen amets asko egi bihurtzeko. Zalantza gabe, kontraste sakon eta distiratsuz betetako urteak dira mundu analogikotik digitalera doazenak.

Odile Kruzetak (Eibar, 1957) bizitza profesionalaren zatirik handiena EiTBn egin zuen: Euskadi Irratiko albistegietan, Fonotekan eta gestio lanetan.90eko hamarkadan Euskadi Irratiko Informatibo-buru izan zen, ondoren Euskadi Irratiko zuzendari eta azken etapan EiTBko irrati talde osoaren zuzendari-koordinatzaile, erretiroa hartu zuen arte 2019an.

Ikusi 90 berriak erakusketarekin lotutako jarduera gehiago

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...