Hizkuntzak
2022ko Aste Nagusia
Iragandako ekitaldia
Donostia

2022ko Aste Nagusirako prestatutako egitarauak bere funtsa berreskuratuko du, bi urteko nahitaezko geldialdiaren ondoren.
Kanoikadak zortzi jaieguni hasiera emango die, eta, ziur aski, programaz gozatzera animatzen diren pertsona guztiek gustuko jardueraren bat aurkituko dute, aktiboki edo pasiboki parte hartu ahal izateko.
Aurten ere erraldoiak eta buruhandiak, zezensuzkoak, su artifizialak, kontzertuak, kirol jarduerak, kale antzerkia, txarangak, dantza taldeak, herri kirolak, food truckak, artisautza, festa zalapartaz beteko dituzte gure hiriko kaleak.
30 izango dira aurtengo Aste Nagusiak bere jarduerak garatuko dituen guneak. Boulevardeko plaza. Konstituzioa, Sagues, Alderdi Eder, Aieteko Jauregiko lorategia, Loiolako Erriberak eta Urumea ibaia batuko dira aurten.
Informazio guztia: Donostiako Aste Nagusiaren webgune ofizialean.