Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Jazzaldia

Iragandako ekitaldia

Kutxa Fundazioa (Kutxa Kultur Plaza), Chillida Leku, Garbera

11. Txikijazz jaialdiaren irudia Jazzaldia

Txikijazzaren hamaikagarren edizioa, 2023ko uztailaren 21 eta 25 bitartean izango da eta Kutxa Fundazioan, Chillida Leku Museoan eta Garbera Merkataritza zentroan burutuko da. Kontzertuak, magia ikuskizun bat eta tailerrak izango dira, familiei zuzenduak eta doakoak (Chillida Lekuko kontzertuak izan ezik).

Besteak beste, Sara Dowling, Five Stars, Eri Yamomoto Trio eta Amaika Rude, taldeak izango dira edizio honetan.

Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen 2013an. Familiek eta haurrek musikaz eta arteaz gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu.

 

 

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...