Hizkuntzak
Johann Sebastian Bach Zikloko abonamendua Sei kontzertu + liburua

Donostia Musikak Johann Sebastian Bach konpositore alemaniar handiari programa zabala eskainiko dio 2024an, ganbera-musikaren barietate batekin, musikariaren ganbera-konposizioak hizpide hartuta. Kantata eta moteteekin hasiko da zikloa, eta, ondoren, Musika eskaintza, Goldberg bariazioak, biolontxelorako suiteak eta ahotsetarako ariak izango dira, azken hauek lautearen laguntzaz. Kontzertu guztietan J.S. Bachen musikan adituak diren interpreteek hartuko dute parte: Conductus Ensemble, Josetxu Obregón, Cecilia Bercocich, Diego Ares, Ander Telleria...
Abonamendu honekin Victoria Eugenia Antzokian egingo diren sei kontzertuetarako sarrerak eta J. S. Bachi buruzko liburua eskuratu ahal izango da.
J.S. Bach Zikloari buruzko liburuaren banaketa
Urtarrilaren 24an banatuko da liburua antzokiko sarreran.