Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Zenbait programa antolatzen dira haurrentzat, irakurketa eta irudimena sustatzeko.

Liburu Baby Kluba

Liburu Baby Kluba

0 eta 3 urte arteko haurrentzako jarduera ludiko eta didaktikoa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Hurrengo saioak

  • Astelehenetan: Okendo (apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27 / 10:30), Larratxo (apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27 / 18:00), Loiola (apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27 / 18:00)
  • Astearteetan: Egia (apirilak 30; maiatzak 7, 14, 21 eta 28 / 18:00)
  • Asteazkenetan: Haur Liburutegi Nagusia (maiatzak 8, 15, 22 eta 29 / 10:30), Intxaurrondo (maiatzak 8, 15, 22 eta 29 / 18:00)
  • Ostegunetan: Lugaritz (maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30 / 18:00)
  • Ostiraletan: Casares-Tomasene (maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31 / 10:30), Aiete (maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31 / 17:00), Larrotxene (maiatzak 10 eta 24 / 18:00)
  • Larunbatetan: Ernest Lluch (maiatzak 4, 11, 18 eta 25 / 10:30)

 

Haurrek helduren bat lagun dutela parte hartuko dute, helduek ere jardueran parte hartzen baitute. Jardueraren ardatza eta abiapuntua liburua da, eta helburu nagusia umeengan eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da.

Liburu Baby Kluba jarduera kulturaniztuna da, euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen ditu, horregatik, euskaraz eta gaztelaniaz eta ingelesez egiten da.

  • Saio bakoitzak 30 minutu irauten du.

Cuentacuentos en Urgull

Ipuinaren ordua. Irudia: Ane Arzelus.

Ipuinaren ordua

3 eta 5 urte arteko haurrentzako ipuin kontaketa, euskaraz. * markarekin, zeinu hizkuntzan.

Hurrengo saioak

  • Astelehenetan: Ernest Lluch (apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27 / 17:15), Haur Liburutegi Nagusia (apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27 / 17:30), Intxaurrondo (apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27 / 17:30)
  • Astearteetan: Aiete (apirilak 30; maiatzak 7, 14, 21 eta 28 / 18:00)
  • Asteazkenetan: Amundarain (maiatzak 8, 15, 22 eta 29 / 17:15), Okendo (maiatzak 8, 15*, 22 eta 29 / 17:30)
  • Ostegunetan: Egia (maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30* / 17:30), Larratxo (maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30 / 17:30), Loiola (maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30 / 17:30)
  • Ostiraletan: Lugaritz (maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31 / 18:00)

 

Ipuin kontalariak hurbileko giroa sortzen du parte-hartzaileekin, ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dutelarik.

Jardueraren helburua irakurketa sustatzea da, liburuetan idatzitako istorioak modu erakargarrian kontatuz eta liburutegia sustatuz.

  • Saio bakoitzak 30 minutu irauten du, gutxi gorabehera.

Ipuin-kontaketak balio handia du heziketan, bide horretatik munduaren berri ematen baitzaie haurrei: ipuinek haurraren fantasia-mundua elikatzen dute. Ikerketen arabera, ipuina garrantzitsua da ama-kultura ezagutzeko.

Zeu irakurle, gu kontalari

Zeu irakurle, gu kontalari. Irudia: Ane Arzelus

Zeu irakurle, gu kontalari

6 eta 10 urte arteko haurrentzako jarduera, euskaraz.

Hurrengo saioak

  • Astelehenetan: Ernest Lluch (apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27 / 18:00), Haur Liburutegi Nagusia (apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27 / 18:00), Intxaurrondo (apirilak 29; maiatzak 6, 13, 20 eta 27 / 18:00)
  • Astearteetan: Casares-Tomasene (apirilak 30; maiatzak 7, 14, 21 eta 28 / 18:00)
  • Asteazkenetan: Aiete (maiatzak 8, 15, 22 eta 29 / 17:15), Amundarain (maiatzak 8, 15, 22 eta 29 / 17:45)
  • Ostegunetan: Egia (maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30 / 18:00), Loiola (maiatzak 9 eta 23 / 18:00)

 

Jarduera honetan, haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak eta beste kontu batzuk entzuteko ere.

Irakurketa ozenaren bidez, jarduera aproposa da irakurketaren mekanizazioa lantzeko eta literaturaren mundu magikoa ezagutarazteko. 

Hori guztia giro goxoan eta irakurketaz gozatuz.

  • Hori guztia euskaraz, 45 minutu inguruko saioetan.

Ozenki irakurtzeak, plazer hutsagatik irakurtzeak, eragin ona du haurren ongizate emozionalean, eta handitu egiten die irakurtzeko eta idazteko gaitasuna.

Irakurketa kluba, 8-10 urte

Irakurketa kluba, haurrak liburua irakurtzen.

Irakurketa kluba

Mintzoan kux-kux irakurketa kluba 6 eta 8 urte arteko haurrentzako jarduera da, eta haurrak heldu batek lagunduta joan daitezke, nahi izan ezkero. Kluba hilabetean behin elkartzen da Haur Liburutegi Nagusian.

Saio hauetan, partaideek ekintza batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko iruzkin eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasai. Aldez aurretik izena eman behar da [email protected] helbidean.