Web mapa
Hizkuntzak
Humanitatea eta zientzia

2023 urr. 16 - 2024 mai. 13

Astelehena

19:00 - 21:00

Okendo K.E.

238.00

Gaztelania

Matrikulazio azken eguna: 2024 maiatzak 31 • 10:00
Historia de Gipuzkoa

Oharra

Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Okendo Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943 29 06 72 telefonora.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren historiari buruzko ikastaroa, Erdi Aroan, Aro Modernoan eta Aro Garaikidean oinarritua. Gertakari eta aldaketa oso garrantzitsuak gertatu ziren, eguneroko bizitzan presentzia izaten jarraitzen dutenak.

Programa

“GIPUZKOA”-TIK GIPUZKOAKO ERMANDADEKO HIRIBILDUETARA (sz.VI-XV)
• Historiografia eta informazio iturriak.
• Urrutiko iragana: Gipuzkoako jatorria (VI-XII. mendeak).
• Paisaia berritua (XIII. mendea).
• Biolentzia eta indarra (XIV-XV. mendeak).
• Sinesmenak, pentsaerak eta kultura.
• Noiztik dira guztiak kapareak? Genealogia, odol-garbiketa, insakulazio bidezko kontzeju-sistema, etab.

GIPUZKOA LEHENENGO GLOBALIZAZIOAN (sz. XVI-XVIII)
• Gipuzkoa mapan: klima baldintzapenak eta mugaren egoera. Biztanleriaren bilakaera.
• Lurraldea gobernatzea: erakundeak eta beste botere batzuk.
• Jardueren aniztasunaren eta espezializazioaren artean. Polarizazio sozial handiagorantz.
• Kultura, pentsamendua eta erlijioa

GIPUZKOA ETA XIX MENDE LUZEA (1794-1914) ETA XX. MENDEA: MODERNIZAZIOTIK GERRA ZIBILERA ETA DIKTADURARA.
• Guztia aldatzen duen gerra. Konbentzioaren gerra. Gipuzkoa Frantziako Errepublikako probintzia berri gisa.
• Nazioen aberastasuna, probintziaren aberastasuna. Gipuzkoako ekonomia XIX. mendean zehar. Aro berriaren oinarriak.
• Iraultza, gerra eta parlamentarismoa. Politika Gipuzkoan XIX. mende kaotikoan.
• Gipuzkoa Eiffel eta Verneren Europan. Zientzia eta kultura aurrerapen handien garaian.
• Modernizazioa eta foraltasuna. Mentalitateen arteko talka.
• XX. mendeko krisi luzea (1923-1930).
• Bizikidetzaren haustura (1936ko uztaila-urria). Gernikako Estatutua.
• Frankismoa. Francorekin eta Francoren aurka.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Apunteak hartzeko materialak. Ikastaroan zehar ikusten denari buruzko fotokopiak emango zaizkie eta bideoen estekak edota ikastaroari buruzko bestelako materialak email bidez bidaliko zaizkie.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi