Web mapa
Hizkuntzak
Humanitatea eta zientzia

2023 urr. 18 - 2024 eka. 5

Asteazkena

19:00 - 21:00

Okendo K.E.

238.00

Gaztelania

Matrikulatu Matrikulazio azken eguna: 2024 maiatzak 31 • 10:00
Historia y arte Edad Media

Oharra

Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Okendo Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo deitu 943 29 06 72 telefonora.

Erromanikoaren eta gotikoaren artearen kultura ezagutzea eta ezaugarri nagusiak identifikatzeko ikastaroa. XII-XVI. mendeen artean Europan sortutako historia eta mugimendu artistikoak ulertzeko gako historikoak eta kulturalak.

Europako garai historiko eta artistiko zabala da, kontinente zaharreko egungo estatu askoren oinarri politikoak ezartzen dituena, Frantziako iparraldean sortu eta Mendebalde osoan zehar hedatzen dena. Herrialdeen eta eskualdeen arabera, hainbat une kronologikoetan garatzen da eta desberdintasun sakonak eskaintzen ditu bere garapenean. Hori dela eta, oso garrantzitsua da Behe Erdi Aroaren testuinguru historiko, kultural eta soziala kokatzea, Erdi Aroko bilakaera politiko europarrarekin lotuta dauden mugimendu artistiko horien jatorria eta garapena zehazteko.
Erromanikoa, Mendebaldeko Europako adierazpen artistiko nagusiena da X. mende amaieratik XIII. menderarte. Haren lanik esanguratsuenak elizak eta monasterioak dira, non pinturak eta eskulturak erlijio-arkitekturaren zerbitzura jartzen diren. Iberiar penintsulan, eragin hori Pirinioetatik sartzen da Donejakue bidea eginez. Gotikoaren garaia -Euskal Herrian presentzia handia duena-, ordea, XIV. Mendearen amaierako eta Aro Modernoaren hasierako euskal gizartearen arte eraldatua bihurtu zen.

Programa

• Arte global berria. Europa Erromanikoa (XI-XIV)
• Arte berrirako kontzeptuak eta sinbologia kristaua. Kosmos erromanikoaren ikuspegia ulertzeko modu berri bat.
• Erromanikoa Europan (arkitektura, eskultura, pintura eta miniaturak/ kodex): Frantzia, Italia, Espainia,Nafarroa eta Euskal Herria, beste herrialde batzuk.
• Europa Gotikoa (XII-XVI)
• Arte berriaren eta artistaren gizarte-kontsiderazioa
• Gotikoa: frantsesa, alemana (Germaniako Erromatar Inperio Santua), flamenkoa, ingelesa, italiarra.
• Penintsulako gotikoa: Espainia eta Portugal. Euskal gotikoa.

Ikasleak eraman beharreko materiala

Apunteak hartzeko materiala. Ikasturtean zehar, ikusten ari denari buruzko fotokopiak emango zaizkie eta, gainera, bideoen estekak edota ikastaroaren inguruko beste kontu batzuk email bidez bidaliko zaizkie.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi