Hizkuntzak
Panpinen amets ezkutuak Mª Teresa Martinez Imaz, Aintzane Usandizaga
Iragandako ekitaldia
Oharra
Ostegunean, hilak 21ean, 19:00etan, Aintzane Usandizaga izango da inaugurazioan eta hiru panpinetan oinarrituta asmatu dituen hiru istorioak irakurriko ditu: Gela Ilun Batean (bihotza kanpoan duen panpina), Sekretua (panpin erotikofestiboak) eta Txorimaloa (txori erraldoia).
Mª Teresa Martinez Imaz eskulturagilearen eta Aintzane Usandizaga idazlearen arteko elkarlan proiektua.
Teresak azken urteetan sortutako bere panpin-eskulturen lan bilduma erakutsiko du, eta Aintzanek erakusketa osatzen duten hiru panpin hautatu eta horietan oinarrituta asmatu dituen hiru istorioak.
Erakusketako bisitariak joko honetan parte har dezan gonbidatuko da, ariketa berbera proposatuz.