Hizkuntzak
Magiklown Erre Produkzioak
Haurrak
Haur antzerkia
Magiklown magia eta pailazoak uztartzen dituen oso ikuskizun dibertigarria da. Sebastian Dunkerke eta Panaiotis Fassoulas umeak harritzeko prestatu duten show-a aurrera ateratzen ahaleginduko dira, baina patuaren ondorioz, egun horretan ezer ez da aurreikusi bezala aterako.
Hainbat haur boluntarioren laguntzarekin, zenbait magia truko egingo dituzte: kartak, soka, eskapismoa, sua… Umeak aho zabalik geratuko dira, mago atsegin horiek, beraiek nahi gabe, lortuko dutena ikusita.
Adina: +4.
Morlanseko jaien baitan dagoen jarduera da hau.