Web mapa
Hizkuntzak

2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin Kantari programa sortu zen. 2024ko Lagunekin Kantari maiatzaren 13an zabalduko du Xabi San Sebastianek.

Xabier San Sebastián

Hona hemen IZBE-Intxaurrondo Kantuz eta Donostia Kulturak prestatutako programa.

  • Maiatzak 13: Xabi San Sebastian, Intxaurrondo Kultur Etxea, 19:30ean.

  • Maiatzak 20: Polifonia, Larrotxene Kultur Etxea, 19:30ean.

  • Maiatzak 27:  Etxekoekin Kantari, Intxaurrondo Kultur Etxea, 19:30ean.

  • Maiatzak 31: Kantujira, Larrotxeneko plaza (auzoan zehar ibiltzeko), 19:00etan.