Es Web bertsioa Itzuli Sarrerak

Zinema Zinegoak Hedapena

Zinegoak - Film laburrak

Antzoki Zaharra

Ikusi Google Maps-en

2021 Api 12

19:00

5 EUR

Sarrerak

81 minutu

RED BAY

Euskadi | 2021 | 29' | fik | J.B. euskaraz eta gaztelaniaz. Azp: euskaraz

Zuzendaritza: José Antonio Cortés Amunarriz

Hondarribia, 1943. Martin gazteak familiaren baserrian lan egiten du. Haren ama Comette sare klandestinoan dabil. Martinek bizitza betiko aldatuko dion harreman bat biziko du pilotu iheslari batekin.

+

HANDS AND WINGS

Hego Korea | 2019 | 18' | fikz | J.B. Korearaz. Azp: euskaraz eta gaztelaniaz

Zuzendaritza: Sungbin Byun.

Woo-Sung nerabeak ezin ditu eskuak askatasunez mugitu, eta, horren ondorioz, ezin ditu bere behar sexualak asetu. Haren amak laguntza eskaintzen dio askotan, baina egun batean Woo-Sungek amaren laguntzari uko egingo dio.

+

MERITUM

Euskadi | 2021 | 6' | fik | J.B. gaztelaniaz

Zuzendaritza: Yago Mateo.

Azkenean, Sarak eta Elenek haien helburua lortu dute. Baina zertarako hainbeste lan haien balentria handia aitortzen ez bada? Gauza batzuk ez dute preziorik.

+

ON MY WAY

Belgika | 2020 | 23' | fik | J.B. ingelesez eta frantsesez. Azp: euskaraz eta gaztelaniaz

Zuzendaritza: Sönam V. Larcin.

Ezustean, Nigeriako jatorria duen pertsona migrante bat iritsi da Belgikako landa-eremu batera, eta harreman ezkutu bat bizi duten bi gizonen egunerokotasun hauskorra kolokan jarriko da.

+

MALL

Alemania | 2020 | 7' | fik | J.B. alemanez. Azp: euskaraz eta gaztelaniaz

Zuzendaritza: Jerry Hoffmann.

Lapurreta baten ondorioak. Didi, mutil barnerakoi bat, jostailu bat lapurtzen harrapatuko dute, eta haren aitak, hipermaskulinitatearen, ez du asmatuko nola jokatu.

+

NI NAIZ NAIZENA

Euskadi | 12'

Ni Naiz Naizena genero aniztasunari buruzko webgune dokumental bat da, Izar Filmsek sortua Mugen Gainetik, Gehitu eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. 10 minutuko 6 kapitulu izango ditu, eta horretarako sortutako web orri baten bidez zabalduko dira. Kapitulu bakoitza pertsonaia bati buruzkoa izango da. Pertsonaia horrek gizartean ezarri diguten gizon/emakume dikotomia horretatik kanpo bizi du generoa.

Antolatzaileak: EHGAM, GEHITU, ZinegoakDonostia Kultura, Mugen gainetik

Web bertsioa Helbide eta telefonoak Leihatilak Igo