Zinema Nosferatu: Buñuel
© Luis Buñuel Film Institute
México. Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Internacional Cinematográfica. Ekoizlea: Oscar Dancigers. Gidoia: Luis Alcoriza, Luis Buñuel. Argazkia: Agustín Jiménez. Musika: Raúl Lavista. Muntaketa: Jorge Bustos. Aktoreak: Pedro Armendáriz, Katy Jurado, Rosita Arenas, Andrés Soler, Beatriz Ramos.
Andrés Cabrera, harategi baten eta hainbat eraikinen jabea, eginahalak egiten ari da haietako batean bizi direnak etxea utz dezaten, eraikin horretan etxebizitza bat egin nahi duelako beretzat eta bere emazte Palomarentzat. Ikusita maizterrek etxea utzi nahi ez dutela, Andrések misio hori bere harategiko langileetako bati enkargatuko dio: Bruto izenez ezagun da bera, duen indar izugarriagatik eta argi gutxikoa izateagatik.
Antolatzaileak: Donostia Kultura, Euskadiko Filmategia, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola, Donostia Zinemaldia
Laguntzailea: Filmoteca de la Generalitat Valenciana