Antzerkia eta dantza Dantza
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en2021 Api 09 - 2021 Api 10
19:00
32, 23, 15 EUR
SarrerakGaztelaniaz
Mozart à 2, 1997an Temps Présent konpainiarentzat sortutako balleta, egun Leipzig Ballet-en (Alemania) eta Wiener Staatsballet-en (Austria) errepertorioan, amodio-kontuez ari da Mozart-en pianorako kontzertuen doinuen gainean.
Bigarren partean, Sinfonia lanaren premièrea, 2020. urteko bigarren konfinamenduko ilunaldi eta ziurgabetasunetan garatua, inguruabarrei erantzuten dien pieza gisa ikus liteke. Luciano Berioren partitura bat oinarri duela, 1960ko urteetako musikaren monumentutzat jotzen duten lan honek mugarria, ertza eta hesia du gai nagusi, baina, jakina, esan ohi denez, gertaerekiko edozein antz kasualitate hutsa litzateke nahitaez.
Informazio gehiago: Malandain Ballet Biarritz
Donostia Kultura, Victoria Eugenia Antzokia, Ballet T eta CCN – Malandain Ballet Biarritzen arteko koprodukzioa.