Es Web bertsioa Itzuli Sarrerak

Musika

La Diva, María Rey-Joly + Antonio Comas

La Diva

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

2021 Api 11

19:00

25 EUR

Sarrerak

Gaztelaniaz

90' minutu

Albert Boadella aktore eta dramaturgo ezagunak zuzentzen duen antzerki musikaleko ikuskizun honek Maria Callas sopranoaren irudian sakontzen du. Antzezlana kantari estatubatuarraren goraldiaz eta gainbeheraz egindako kontaketa da. María Rey-Joly eta Antonio Comas aktore eta kantariek interpretatua, antzezlanak Maria Callas bakarti eta deprimitu bat erakusten digu, Parisko egoitzan bizi ezinik bizi dena, mundutik aldenduta. Haren bikotekidea, Aristoteles Onassis, hil egin da, baina Callasek gogoan du oraindik, nahiz eta oinaze handia eragin zion Jacqueline Kennedyrekin alde egin zuenean.

Ferruccio du lagun bakar, bere errepikatzaile pertsonala. Callasek bere bizitzako unerik handienak gogoratzen ditu, kantatu zituen opera-dramak eta Onassisekin izandako harreman gaiztoak nahasiz.

Maria Callas XX. mendeko opera-bakarlaririk handiena izan zen kritikarien aburuz. Jainkozkoa deitzen zioten. Haren ahots paregabea gai zen ñabardurarik konplexuenak eta ustekabekoenak adierazteko.

Egitaraua:

Norma, Manon Lescaut, Tosca, Otello, La Wally, Madama Butterfly... operen aria eta duoak.

Esku programa

Web bertsioa Helbide eta telefonoak Leihatilak Igo