Es Web bertsioa Itzuli Sarrerak

Musika Musika Garaikidearen XI. Zirkuitua; kontzertua

Ciklus Ensemble

San Telmo Museoa

Ikusi Google Maps-en

2021 Urt 14

19:00

3 EUR

Sarrerak

Flauta, klarinetea, biolina, biolontxeloa

Urtarrilean Ciklus Ensemblek eskainiko duen kontzertua San Telmo Museoan ikusgai dagoen Urgullen magalean aldi baterako erakusketarekin lotuta dago. Interpretatuko dituzten bost lanetatik hiru berariaz konposatutakoak dira eta emanaldi honetan estreinatuko dituzte.

Cellolar Synthesis biolontxelo eta elektronikarako sorkari bat da, 2011n estreinatu zena. Egilea, Helga Arias, instrumentu digitala eta tradizionala uztartzearen ideiara hurbiltzen da hemen, soinuaren sinbiosian objektu berri bat sortzeko. Javier Torres Maldonado konpositore mexikarraren Interstizi lanari dagokionez, bere tituluak espazio minimoak bilatzeari egiten dio erreferentzia, “interstizioak”, "dibergentzia-egoera baten aurreko konbergentzia- unea bideratzea" ahalbidetzen dutenak.

Estreinaldiei dagokienez, bi musikagile gazteren musika ere izango da entzungai kontzertu honetan, bi Musikeneko ikasleena, hain zuzen ere. Lur Gonzalezen Ondorioen lekuko lanak hausnarketa pertsonal bat du abiapuntu: "Nire ustez,  bizilagunen bizipenen ondorioz sortutako aldaketen multzoak xedatzen du herri baten bilakaera. Bilakaera honen lekukotasuna  aurrean dugunoi zaila iruditu dakiguke hori aztertzea baina, lan honen bidez, urteetan zehar hiri honen inguruan ditudan inpresio  eta esperientziak adierazi nahi nituzke, espazioaren eta gizartearen eboluzioari buruz hausnartuz". Diego Sabioren sorkuntzak, bestalde, erakusketan ikus daitekeen San Sebastianen estatua batean jartzen du begia. Lluvia de Saetas du izenburu eta Donostiako patroiaren martirioaren ikonografia hartzen du abiapuntu bezala.Ciklusek, azkenik, Daniel Apodakaren Voci notturne lanaren erabateko estreinaldiarekin amaituko du bere emanaldia.

Sarrerak salgai museko leihatilan eta webgunean urtarrilaren 4tik aurrera.

Musika Garaikidearen XI. Zirkuituaren barruan programatutako kontzertua.

Antolatzailea: Musikagileak
Laguntzailea: San Telmo Museoa

Web bertsioa Helbide eta telefonoak Leihatilak Igo