Antzerkia eta dantza Musikala
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en2020 Abe 11 - 2020 Abe 12
19:00
20, 15, 8 EUR
SarrerakEuskaraz
90 minutu
Urriaren 26ko oharra: Covid 19ren aurkako neurri berriak direla eta, saioak 19:00etan hasiko dira.
Juan Martín, donostiar gaztea, mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.
Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoei, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi jakiteari. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.
Informazio gehiago: Demode Produkzioak