Es Web bertsioa Itzuli Sarrerak

+ Kultura On line topaketa

Death cafe. Heriotzari buruz hitz egiteko topaketa

DK ON!

2020 Eka 12

18:00

Euskaraz

Euskaraz

Topaketaren funtsa da heriotzari buruz libreki hitz egitea da, konpainian, leku atsegin batean eta kafea/tea bizkotxoarekin dastatzen dugun bitartean. Helburua da ikuspegi ezberdinetatik heriotzaren kontzientzia piztea bizitza baloratzeko eta tabuak apurtzea. Ez da dolurako laguntza taldea, edo esperientzia pertsonalei laguntza emateko taldea. Ez da ondoriorik ateratzea bilatzen, eta konfidentzialtasuna eta errespetua balore garrantzitsuak dira.

Lehen Death Cafea Jon Underwwodd eta Sue Barsky Reiden eskutik sortu zen Londresen, Bernard Crettazen ideiak jarraituz.

Saioa Zoom plataforma digitalean egingo dugu, izena ematean posta elektroniko bidez emango ditugu saioan parte hartzeko jarraibideak.

Jarduera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da leku kopurua mugatua delako: stm_erreserbak@donostia.eus

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Bidegin Elkartea, Euskadiko Death Café plataforma

Web bertsioa Helbide eta telefonoak Leihatilak Igo