Es Web bertsioa Itzuli Sarrerak

+ Kultura Performance

Flamenco experimental, Rosario Escudero

San Telmo Museoa

Ikusi Google Maps-en

2022 Mar 10

19:00

Libre, jarleku guztiak bete arte

Gaztelaniaz

Lucía Álvarez la Piñona dantzariarekin eta Pedro G. Romero kritikari eta ikerlariarekin

Performance honetan, Rosario Escuderoren Expresión plástica del cante jondo. Flamenco experimental pieza artistikoari egindako ikerketa-lana aurkeztuko da. Musikaz, dantzaz, jantziez eta margolanez osatutako pieza 1961 eta 1963 artean antzeztu zen eta pizgarri izan zen. Obrak emakume ijitoen egiteko moduak ikusarazten zituen abangoardiako artean, non, berriaren eta zaharraren berrinterpretazio bat aurkeztean, bizitza ematen baitzien aurretik inoiz existitu ez ziren forma berriei.

Gaurko performancean Rosario Escuderoren jatorrizko bi dantza egingo dira, Maria Paz Jimenezen "Mari Paz" koadroetako baten aurrean (Escuderorentzako jantziak ere diseinatu zituen Mari Pazek). Jatorrizko performancearen argazkietan eta zirriborroetan oinarrituta erreproduzitu diren jantziak erabiliz, Lucía Álvarez la Piñonak performancea egingo du, jatorrizko binilozko musika-piezak ere erabiliz, musika eta jantziak tartekatuko ditu. Mari Pazen koadro baten tamaina bera duen egurrezko taula baten gainean egingo du dantza la Piñonak. Argiztapen gisa, kontraste nabarmeneko argiak erabiliko dira.

  • Iraupena: 30 min. gutxi gora behera
  • Eliza

Argazkiaren obra: Pintura, 1960-1962, Mari Paz Jiménez

Web bertsioa Helbide eta telefonoak Leihatilak Igo