Es Web bertsioa Itzuli Sarrerak

Haurrak Haur antzerkia

Piztu! Emakumeon energia, Eidabe

piztu emakumeon energia

Okendo K.E.

Ikusi Google Maps-en

2022 Mar 12

17:00

Libre, jarleku guztiak bete arte

Euskaraz

60 minutu

Euskaraz

Zelakoa litzateke mundu bat benetako berdintasunarekin? Desoreka eta injustiziaz betetako mundu ilunean argia piztuko bagenu? Guztion energia erabiliz denontzat aukera berdinak bermatzen dituen mundu bat asmatuko bagenu? Eta, bapatean, zientzialari batek asmatuko balu ezjakintasun guztiekin bukatzeko makina miraritsua? Horrek berdintasuna ahalbideratuko luke? Eta asmatzailea emakumea balitz? Ustezko zientzia kongresu zoro eta dibertigarri honetan bi Antzezleek dena buruz gora jarriko dute eta emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu. Marie Curie ardatz eta gidari izanik, emakumeak zientzian izandako benetako pisuaz jabetuko gara eta hainbat esperimentu egingo ditugu ere. Eta bidaia honen ondoren, guztion barnean ideia berriak piztuz, makina horrek barnean gordetzen duen sekretuaz jabetuko gara beharbada...

Areto Nagusia.

Oharra: Gonbidapenak martxoaren 7-12 bitartean Kultur Etxean banatuko dira.


Web bertsioa Helbide eta telefonoak Leihatilak Igo