Antzerkia eta dantza Antzerkia
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en2022 Mar 19
19:30
24€ , 18€, 10€ EUR
SarrerakGaztelaniaz
Autoreak Los Ángelestik 40 miliara kokatu du ekintza, bi anaiaren arteko konponezinaren amaiera ematen digun historia bat kontatzeko. Beren bitasunean, gizakiaren izate gatazkatsua jartzen dute agerian. Batetik, Lee dugu, bizinahi bat; bestetik, Austin, lanbidez gidoilaria. Biak ala biak familiaren etxean elkartu dira, non oraingo egoerak eta beren arteko konponezinek zirimola gaizto baterantz eramango baitituzte, zine-gidoi bat egiten duten bitartean; bizitza betiko aldaraz liezaiekeen gidoia, hain zuzen ere.
True West komedia beltz petoa da, non Sam Shepard-ek, hizkuntza zuzena, irudimentsua eta musikala prosa poetikoarekin eta giro oso ondo zedarritu batekin nahasiz, zera lortzen baitu: bai historia eta bai pertsonaiak konplexuak eta dramatikoki aberatsak izatea, halako moldez non ikus-entzuleak amaiera katartiko eta surrealista baterantz eramango baititu.
Argazkia: Javier Naval