Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura
Volver

67. Donostia Zinemaldia

Zinema
2019ko Donostiako Zinemaldia
2019 Ira 20 - Ira 28

Sail Ofizialak aurten munduan zehar egin diren film luze sorta aurkeztuko du; Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko diren filmak. New Directors sailak mundu osoko hainbat zinemagileren lehen edo bigarren filmak eskainiko ditu; film horiek 50.000 euroz hornitutako Kutxabank-New Directors saria lortzeko lehiatuko dira.

Horizontes Latinos sailak Espainian aurkeztu gabeko urteko film luze latinoamerikarrak jasoko ditu. Perlak atalean beste jaialdietan sarituak izan diren edo kritikak goraipatu dituen filmak eskainiko dira eta haietako bati ikus-entzuleek Donostia Hiria Publikoaren saria (50.000 euro) emango diote. Zabaltegi-Tabakalera Zinemaldiko sail irekiena da; ez du araurik, ezta estilo edo denbora mugarik ere, eta saria 20.000 eurokoa izango da.

Aipaturiko sailez gain, gastronomiarekin lotutako Culinary Zinema, euskal zinemari eskainitako Zinemira eta urteko film espainiarren erakustaldia den Made in Spain izango dira.

Halaber, Zinemaldiak atzera begirako bat eskainiko dio Roberto Gavaldón zinemagile mexikarrari. Gainera, San Telmo Museoak industriako jarduerak hartuko ditu: Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, Zinema Eraikitzen eta Glocal in Progress.

Antolatzailea: Donostia Zinemaldia

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Zinema

Sare sozialak

  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube
  • Instagram
  • Linkedin