Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Beste jaialdi batzuk

otros festivales-lupa

2021eko maiatza

LUPA

Lupa Dokumentalen Mostra dokumentalen emanaldiak, mahai-inguruak eta esperientziak partekatzeko foroak batzen dituen lehiaketa da, eta apirilaren hasieran egiten da Donostian eta Errenterian. Emanaldiak doakoak dira, eta salaketaren ildotik doazen dokumental ausartak, proiektu txiki pertsonalagoak eta aurrekontu handiagoa dutenak uztartzen ditu.

Web gunera joan

donosskino1

2021eko urria

Donosskino

Donosskino, Donostian film laburrei eskainitako festibala. Donosskinok, zazpigarren artearekin errotuta dagoen Donostiako biztanleriari, film laburren generoa erakargarri bihurtzeko apustuan jarraitzen du, zinemara joatea mantenduz, ekintza ludiko, kultural eta sozial gisa. Hori dena, nazioarteko, estatuko eta bertako film laburren hautaketa baten inguruan.

Web gunera joan

otros festivales-ccdonostia

2021eko azaroa

cine CC donostia

cine CC donostia Creative Commons lizentziapeko Donostiako lehen Zinema Jaialdia da. Creative commons lizentziak erabilita egindako kalitatezko zinema (film laburrak zein luzeak). Lizentzia horiek lanak malgutasun handiagoz banatu, ezagutzera eman eta kopiatzeko aukera ematen dute; ez dute helburu komertzialik, eta copyright-aren eta egile eskubideen kudeaketaren mugak gainditzen dituzte.

Web gunera joan

 

 

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa

2021eko azaroa

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa

Mundu osoko filmez osatutako erakustaldia da, baina ez dute elkarren artean lehiatzen. Proiekzioak doakoak dira eta ohiko bideetatik ikustea ia ezinezkotzat liratekeen produkzioak ikusteko aukera dute ikusleek. Gehienek izaera didaktikoa dute eta irudi ikusgarriak erakusten dituzte.

Web gunera joan

FICAB. Bidasoako Zinemaldi Arkeologikoa

2021eko azaroa

FICAB. Bidasoako Zinemaldi Arkeologikoa

Jaialdi honen helburua, ikus-entzunezko produkzioak hedatzearen bidez publikoaren artean arkeologia ezagutaraztea da. Produkzio horiek arkeologoen lanen emaitza dira, eta horiek sustatzea eta hedatzea bermatzen da. Aurkikuntza garrantzitsuenetako batzuk herritarrei hurbiltzeko apustuari esker, jaialdi arkeologikoen munduko erreferente gisa finkatu da.

Web gunera joan

Ikuska. Pasaiako Film Laburren Erakustaldia

2021eko azaroa

Ikuska. Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko Erakustaldia

1999. urteaz geroztik, zinema eta bideo formatuko film laburren jaialdia astebetez egiten da Pasaian. Bertan, gehienez 30 minutuko eta elkarrizketak edo/eta azpitituluak euskaraz edo gaztelaniaz dituzten lanak aurkez daitezke.

Web gunera joan