Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Yo ya me entiendo. Rafael Berrioren paradoxak". Ernest Lluch K.E. Martxoak 31-Maiatzak 22

Martxoa(r)en 30-(e)an, 2021 [11:00 h.]

Yo ya me entiendo. Rafael Berrioren paradoxak erakusketak omenaldia egingo dio 2020ko martxoaren 31n hildako musikari donostiarrari. Proiektua Donostia Kulturako Ernest Lluch Kultur Etxeak ekoitzi du, eta Berrioren adiskideen eta musika eta literaturan zehar bidaide izan zituen lagun askoren bultzadari esker sortu da. Izan ere horiek guztiak, zenbait belaunalditakoak, hamarkadetan zehar adiskidetasun eta konplizitate sare bat sortzen jakin zuen musikari berezi haren miresleak dira.

Rafael Berrioren heriotzatik urtebetera, Donostia Kulturak eta adiskide talde horrek bat egin dute, covid-19ak eragindako pandemia zela-eta orduan egiterik izan ez zen agurra eskaintzeko. Horretarako jarduera sorta bat antolatu dute, artista eta gizaki gisako nortasun errepikaezin haren alderdiak azaltzearren.

Jose Luis Lanzagorta diseinatzaile eta musikariak gidatu du erakusketa-proiektua, Gorostidi-Sistiaga Arquitectos estudioarekin batera. Harkaitz Cano idazlearen kolaborazioa ere izan dute, erakusketaren gidoiaz arduratu baita, eta Angel Aldarondo errealizadorearena halaber, bere gain hartu baitu ikusizko pieza zenbaiten ardura.

Informazio gehiago honako loturetan:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (687 409012)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus