Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Hostoz hosto erantzi, Aran Santamaria. Okendo K.E. Azaroak 16 - Urtarrilak 30

Azaroa(r)en 16-(e)an, 2020 [11:40 h.]

Urtarrilaren 30era Okendo Kultur Etxeko areto berrian Hostoz hosto erantzi izeneko erakusketa.

Ugariak eta anitzak dira Aran Santamaria artista zumaiarrak bisitatutako liburu azokak; zenbat eta bereziagoak orduan eta erakargarriagoak. Eta bertan ikusitako liburu eder horiek gero nola moldatu eta birsortzeko ahaleginean hasi ohi da Aranen irudimena; bera konturatzerako eta eskuekin lanean hasi aurretik, irudimena martxan duela.

Liburu zaharrak direla eta horiek oinarri hartuta, pop up teknika erabiliz, liburu berriak osatzen ditu Aranek; eta horretarako desplegableak, collageak, zuloak edota hariak bezalako teknika anitzak erabiltzen ditu artistak. Beti ere istorio berriak irudikatuz eta sormen lanak garatuz; paperezko istorioak eraikiz eta paperezko arkitekturan arituz.

Bi bisita gidatu egingo dira: azaroaren 27an (euskaraz) eta abenduaren 11n (gaztelaniaz). 18:30ean hasiko dira. Aldez aurretik izena eman behar da: okendokulturetxea@donostia.eus

Informazio gehiago beheko loturetan:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (687 409012)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus