Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Lagunekin kantari: Peio Ospital eta Fermin Balentzia Intxaurrondon

Urria(r)en 16-(e)an, 2020 [11:00 h.]

2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin kantari programa sortu zen. 2020an XIX. edizioa burutuko da eta bertan egongo dira Peio Ospital eta Fermin Balentzia abeslariak.

Covid 19aren krisiaren ondorioz udaberritik udazkenera atzeratu behar izan da aurtengo edizioa. Osasun segurtasun neurriengatik ez da Kantu jira egingo eta ekitaldiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira Larrotxene Kultur Etxean izan beharrean.

Hona hemen IZBE-Intxaurrondo Kantuz eta Donostia Kulturak prestatutako programa.

Urriaren 26an, Peio Ospital.

Azaroaren 2an, Fermin Balentzia (hasiera batean urriaren 19rako zegoen aurreikusita).

Bi emanaldiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira 19:30etik aurrera. Aldez aurretik eskatu beharko dira gonbidapenak. Urriaren 19tik aurrera (Peio Ospitalen kontzerturako) eta urriaren 26tik aurrera (Fermin Balentziaren kasuan). Bi bide daude horretarako:

1.- Posta-elektronikoa: larrotxenekulturetxea@donostia.eus eta intxaurrondokulturetxea@donostia.eus.

2.- Telefonoa: 943 29 19 54 / 943 27 93 43 (astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30).

Informazio gehiago honako loturetan:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (943 481462)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus