Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ilustratzailearen Txokoa: Miren Asiain Lora. Aiete K.E. Urriak 14 - Urtarrilak 24

Urria(r)en 14-(e)an, 2020 [09:00 h.]

Miren Asiain Loraren erakusketa ikusgai egongo da gaurtik aurrera, urriak 14, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan.

Bilbon Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, baina azken ikasturtea Buenos Airesen (Argentina) burutu zuen. Ilustrazioaren munduan bere kabuz hasi zen.

Bere lanak munduko hainbat lurraldetan erakutsi ditu eta berak ilustratutako liburuak ere hainbat hizkuntzatan argitaratuak izan dira.

Asiainen lanen artean badira sari garrantzitsuak irabazitakoak. 2012an iruindarrak idatzi eta ilustratutako Hara! (Pamiela, 2012) album ilustratuak Etxepare saria jaso zuen. 2013an finalista izan zen Literaturako Euskadi sarietan eta berriki Un millón de ostras en lo alto de la montaña (Flamboyant) liburuan egindako lanagatik 2020ko Euskadi Saria eskuratu du. 2015ean, "Iberoamerica Ilustra: Catálogo Iberoamericano de ilustración" saria jaso zuen Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokan, Mexikon. Sari hauei esker bultzada handia lortu zuen bere karrerak.

Informazio gehiago honako loturetan:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (943 481462)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus