Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

«Hamaika entzuteko!» irrati-piezen VI. deialdia zabalik

Urria(r)en 13-(e)an, 2020 [11:45 h.]

Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketarekin irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea dute helburu DK Irratiak eta Donostia Kulturak. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 27ra arte.

Parte-hartzaileek gehienez bost minutuko piezak aurkeztu ahal izango dituzte, gaztelaniaz edo euskaraz. Gaia guztiz askea da, eta edozein motatako pieza izan daiteke. Aurkeztutako lanaren originaltasuna, sormena eta interesa izango ditu kontuan epaimahaiak.

Informazio gehiago: Hamaika entzuteko! lehiaketaren seigarren deialdia (albistea eta oinarriak)

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (943 48 14 62)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus