Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko Donostiako Estropadak: emakumeen zein gizonezkoen bandera-ematearen ekitaldian aldaketak

Iraila(r)en 11-(e)an, 2020 [17:40 h.]

Kontxako Bandera: emakumeen zein gizonezkoen bandera-ematearen ekitaldian aldaketak

COVID19aren neurrien ondorioz, aurten hainbat aldaketa egongo dira emakumeen zein gizonezkoen traineru irabazleei bandera-ematearen ekitaldian. Eta aldaketa horiek eragina dute grafikoen koberturan.

  • Bandera ez da kaiaren barruan emango, baizik eta badian emango da, hain zuzen ere, uhartea eta estropada eremuko laugarren kalearen artean.
  • Aurreko urteetan ez bezala, edukiera eta distantzia arrazoiak direla eta, aurten grafikoek ezingo dute igo bandera ematen den itsasontzira. Beraz, argazkia itsasotik edo lurretik egin behar dute.
  • Emakumeen bandera emakumeen estropada amaitzean emango da, gizonezkoen estropada hasi baino lehen.
  • Itsasontzira bakarrik emakumeen zein gizonezkoen traineru irabazlearen patroiak igoko dira – bakoitzak bere estropada amaitzen duenean -, eta bertan EKP estropaden babeslearen eskutik garaikurra jasoko dute, eta jarraian Donostiako alkateak bandera emango die. Behin bandera astinduta trainerua kaira itzuliko da.
  • Aurten ez da egongo bi taldeen argazkirik Ciudad de San Sebastian ontziaren kubiertan.
Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus