Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2020ko Donostiako Estropadak: V. Fabrika Kultura Berriaren ADEGI Sariak

Iraila(r)en 14-(e)an, 2020 [13:10 h.]

2020ko Donostiako Estropadak: ADEGI sariak

Gaur eguerdiko 12:00etan eta Bokado Jatetxean, 2020ko Donostiako Estropadetan denborarik onena lortu duten bi traineru gipuzkoarrei (bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean) Fabrika Kultura Berriaren ADEGI Saria eman zaie.

Emakumezkoen modalitatean, saria Orio-ko eskifaiarentzat izan da; Orioko neskek, bi jardunaldietako denborak kontuan hartuta,  21:59,80ko denbora egin zuten eta gizonezkoen modalitatean berriz,  Hondarribia Arraun Elkarteak, 39:26,52ko denbora batekin, ondoz ondoko hiru urte jaso du saria.

Sariak, ADEGIko zuzendari orokorrak, José Miguel Ayerzak, eta ADEGIko lehendakariak, Eduardo Junkerak banatu dizkiete. Sarien banaketaren ekitaldian Eneko Goiak - Donostiako alkateak - parte hartu du.



Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus