Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Basoka musika jaialdia: Miramongo anfiteatroa. Irailak 5

Uztaila(r)en 22-(e)an, 2020 [13:00 h.]

2020ko irailaren 5ean, Miramonen, egingo den Indie folk musika jaialdia da Basoka. Seigarren edizioa izango den arren, lehen aldiz izango du jaialdi autonomoaren izaera.

COVID 19-tik babesteko beharrezko neurriei erantzunez, edizio honetan Miramongo basotik anfiteatro ezagunera lekualdatu da, jatorrizko kokapenetik oso gertu.

Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren ostean, Donostia Kulturak Basoka DKluba musika zirkuituan integratu eta berezko izaera duen jaialdi bihurtzearen aldeko apustua egin du.

Doako sarrera duen eta egunez izango den jaialdia da, arratsaldeko 16:30ean hasi eta 21:30ean amaituko dena.

Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly eta Amateur-en proposamenez gozatzeko aukera izango dugu, eta, horiez gain, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adiós hirukote gaztelar-frantziarra eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrek bisitatuko gaituzte.

Informazio gehiago:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (687 40 90 12).

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus