Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

XXXII. Bideoaldia: ekainaren 25ean Antzoki Zaharrean

Ekaina(r)en 22-(e)an, 2020 [11:00 h.]

Larrotxene Kultur Etxeak Bideoaldia erabili izan du zine eta bideo ikastaroetako emaitza oparoak jendaurrean ezagutarazteko. 32 urte dira Larrotxeneko bideo espezializazioa martxan jarri zela Intxaurrondo auzoko Larrotxene Kultur Etxean eta dagoeneko ia 500 produkzio inguru ekoiztu dira eta lagundutako koprodukzioak ehunka dira.

Duela sei urte Larrotxenetik Bideoaldia hiriaren erdialdera eramateko egindako apustuari jarraipena emanez aurten Antzoki Zaharrean elkartuko gaitu 32. edizioak, ekainaren 25eko arratsaldeko 19:00etan, sarrera doan izango delarik.

Emanaldi honetarako gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso ahal dira jada ekainaren 18tik (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Pertsona bakoitzeko gehienez 4 gonbidapen ahalko dira eskuratu.

Informazio gehiago beheko loturetan:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (943 481462)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus