Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

#DKEtxean: itxialdirako kultur programazio baten txostena

Maiatza(r)en 12-(e)an, 2020 [11:00 h.]

Donostia Kulturaren programazio birtuala, DKEtxean, amaitzera doa sei asteren ondoren, bi helburuok beteta: batetik, kultur kontsumitzaile eta parte-hartzaile ohikoari lagun egitea itxialdian; eta, bestetik, sorkuntzari eta hemengo autoreei laguntzea aldi zail honetan.

Denboraldi horretan zehar, 100dik gora autorek hartu dute parte, eta 134 sorkuntza-lan eman dira (bideoak, kontakizunak, ilustrazioak edo online solasaldiak), denak ere berriak. Denak jasota eta eskuragarri Donostia Kultura On! atal berrian.

Pasa den ostiralean, maiatzaren 8an, Victoria Eugenia Antzokiko teilatutik Izarok emandako kontzertuaren bideo-laburpena eta making of-aren lotura gehitu dugu. Emanaldia 2.100 lagunek jarraitu zuten zuzenean, eta dagoeneko 15.500 ikustalditik gora izan ditu Youtuben.

Informazio gehiago beheko loturetan:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (687 409012)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus