Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

ZUZENKETA:#DKEtxean: Izaro online eta zuzenean, bihar, Victoria Eugenia antzokiko teilatutik

Maiatza(r)en 07-(e)an, 2020 [10:30 h.]

Datorren igandean, maiatzak 10, COVID-19aren osasun-krisiak eragindako konfinamenduari amaiera emango zaio eta pixkanaka-pixkanaka kaleetara eramango gaituen deseskalatzea hasiko da. Horregatik, amaitutzat ematen dugu Donostia Kulturak DK Etxean programa eskaini duen etapa.

Etapa batetik bestera igarotzea markatzeko, Donostia Kulturak emanaldi oso berezia eskainiko du bihar, maiatzak 8, Antzokia Etxean programa digitalaren baitan: Izarok kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokiaren teilatutik; 19:00etan, hain zuzen. Zuzenekoa online gozatu ahal izango da  Donostia Kulturaren Youtube kanalean.

Azken txanpan diren DK Etxean eta Antzokia Etxean programen amaiera bikain honekin, Donostia Kulturatik eta Victoria Eugenia Antzokitik gonbita egin nahi diegu hiritarrei zuzeneko kulturara, itzultzeko irrikaz dauden –zalantzarik ez dugu– zuzeneko ikuskizunetara, pixkanaka hurbil daitezen.

OHARRA:

- Gogoan izan kontzertu hau online soilik ikusteko egin dugula.
- Ez dago bertatik bertara ikusteko aukerarik, kokapenak berak eragotzi egiten du inguruko balkoietatik harago ikustea.
- Aukeratutako ordua 19: 00etatik 19: 30era bitartekoa da, kaleetan jende gutxien ibiltzen den ordua baita.

Informazio gehiago beheko loturetan:

HARREMANETARAKO:

Musika Komunikazioa (943 481184)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus