Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Olga Tokarczuk Donostian izango da martxoaren 13an

Otsaila(r)en 20-(e)an, 2020 [13:25 h.]

2018ko Literaturako Nobel sariduna den Olga Tokarczuk idazle poloniarra martxoaren 13an San Telmo Museoko Kaperan izango da arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.

Jarduera honek Literaktum Topaketak programari hasiera emango dio. Eremu berri honetan, urtean zehar ibilbide ezaguneko nazioarteko egileen bisitak jasoko ditugu.

Europako literaturan aditua den Mercedes Monmany idazleak lagunduta, Olga Tokarczukek bere ibilbide literarioa berrikusi eta 2019an argitaratutako Los Errantes nobelara (Bieguni jatorrizkoan, Lasterkariak) hurbilduko gaitu.

Jarduera hau Madrilgo Poloniako Kultura Institutuarekin batera antolatua izan da.

Informazio gehiago beheko loturetan:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (943 48 14 62)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus