Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum 2019: programaren aurkezpena

Azaroa(r)en 05-(e)an, 2019 [11:30 h.]

Aurten, Literaktum letren jaialdia azaroaren 11tik 24ra egingo da, sail eta proposamen berriekin eta, beti bezala, kolaborazio-sare zabalarekin. Dena den, bere hartan eusten dio asmo nagusiari, hots, literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzea.

Alde horretatik, eta jaialdiak literaturaren eta bere garaiko gizartearen arteko lokarriak arakatzeko duen borondate argiaz, Literaktum 2019 literaturaren eta feminismoaren arteko loturen isla gisa aurkezten zaie herritarrei. Binomio hori da jaialdiaren ardatz nagusia, eta emakume idazleek osatutako multzo nabarmen bat bildu dugu hainbat gairi ekiteko: Elvira Sastre, María Sánchez, Espido Freire, Laura Freixas, Mariasun Landa, Christina Rosenvinge, Paula Bonet, Eider Rodríguez, Kattalin Miner, Lucía Baskaran, Luisa Etxenike, Marta Sanz eta Cristina Morales (urrian 2019ko Espainiako Literatura Sari Nazionala jaso duena) dira edizio honetako idazle batzuen izenak. Nork bere ikuspegia azalduko du identitateaz, feminismoaz edo arte-sorkuntzaz.

Baina ardatz nagusi horrez gainera, beste gai batzuk ere jorratuko dira jaialdian programaturiko jardueretan.

Informazio gehiago:

<li><a target="_blank" href="/images/500_noticias/530_gabinete_de_prensa/2019/Literaktum/Aurkezpena/Literaktum19-dosierra-EU.pdf" title="Beste leiho batean irekiko da">Literaktum: aurkezpeneko oharra</a> (pdf)</li>

HARREMANETARAKO:

Gorka Iribar (943 48 16 79)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus