Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum 2019: Princesses, Rebécca Dautremer. Aiete K. E. Azaroak 12-24

Azaroa(r)en 04-(e)an, 2019 [13:20 h.]

Literaktum 2019 jaialdiaren eskutik, Aiete Kultur Etxeak Rebécca Dautremer frantziar ilustratzaile ospetsuaren hamar lan originalen erakusketa antolatu du azaroaren 12tik 24ra.

Frantzian jaioa (Gap, 1971), Rebécca Dautremer-ek argazkilaritza oso gustukoa du eta arte grafikoak ikasi zituen. Gautier-Languereau argitaletxean ilustratzaile gisa lan txikiak egin ondoren, 1995ean bere lehen albuma egin zuen eta hainbat editorerekin hasi zen lanean.

L´Amoreux (Maitalea) albumarekin batera hasi zen bere estilo propioa garatzen. 2004an Princesses oubliées ou inconnues (Printzesa ahaztuak edo ezezagunak) liburua kaleratu zuen, ospe handia lortuz. Liburu honen jatorrizko hainbat ilustrazio aurkituko ditugu Aieteko erakusketan.

Informazio gehiago:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (943 48 14 62)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus