Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Poesialdia: Gorka Salces irabazle Donostia Kultura Poesia Lehiaketan

Martxoa(r)en 20-(e)an, 2019 [12:20 h.]

Donostiako Poesiaren Astea gaur, martxoak 20, hasiko da. Lehen jarduera hau Donostia Kultura Poesia Sariaren emate ekitaldia izango da. Saria Gorka Salces Alcaldek jasoko du.

Aurten bigarren edizioa duen lehiaketa hau 35 urtetik beherako euskal poeta gazteak sustatzeko sortu zen. Gorka Salcesek 1.000 euro eskudirutan eta Imanol Larrinaga pintorearen akuarela bat jasotzeaz gain, bere lana argitaratuta ikusiko du Balea Zuria argitaletxearen lankidetzari esker, eta ekainean parte hartuko du Poesia eta Pentsamendua errezitalean.

Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Bordak osatutako epaimahaiak saria Ego, demos, cosmos lanari eman dio. Guztira hamahiru lan aurkeztu ziren.

Adam Zagajewski poetaren parte-hartzea bertan behera

Bihar, martxoak 21, Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Adam Zagajewski poeta poloniarren parte-hartzea izatea espero genuen, baina osasun arazoak direla eta, ezin izango du Poesialdian egon eta Ramón Andrés poetarekin programatuta zegoen solasaldia bertan behera gelditu da.

Informazio gehiago:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (943 48 14 62)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus