Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Doctor Deseo: bigarren kontzertu bat Intxaurrondon

Apirila(r)en 06-(e)an, 2018 [08:50 h.]

Doctor Deseo taldeak maiatzaren 12an emango duen kontzertuko sarrerak agortzen ari direnez, Donostia Kulturak eta taldeak berak bigarren emanaldi bat egitea erabaki dute Dkluba zirkuitu barruan: kontzertua maiatzaren 11n izango da, gaueko 22:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Sarrerak salgai jarriko dira ostiral honetan, apirilaren 6an, goizeko 11:30ean, donostiakultura/sarrerak webgunean zein Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (egunero, 11:30-13:30 / 17:00-20:00) baita Intxaurrondon bertan ere emanaldi egunetan (ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago zabalduko da txarteldegia).

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (943 481462)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus