Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum 16: Zilarrezko Euskadi Saria

Apirila(r)en 12-(e)an, 2016 [13:10 h.]

Literaktum Jaialdiak Donostia Hitzen Hiri bihurtuko du maiatzaren 3tik 14ra. Gaur, apirilak 12, Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak emandako Zilarrezko Euskadi Sariak aurkeztu dira; joan den urtean argitaratutako lanen artean bi lan azpimarratu nahi dituzte: bata eta euskaraz, X hil da eleberria, Alaine Agirrerena, eta bestea gaztelaniaz James Rhodes musikari britaniarren Instrumental lana.

Bi idazle hauek aurtengo Literaktum jaialdian parte hartuko dute:

- James Rhodesek literatura eta musikari buruzko bere ikuspuntu pertsonala eskainiko du datorren maiatzaren 5ean San Telmo Museoan, arratsaldeko 19:30ean.

- Alaine Agirre, Jasone Osoro eta Saioa Royorekin batera, Koldo Mitxelena Kulturunean egongo da maiatzaren 6an arratsaldeko 19:30ean.

Beste hirugarren protagonista aurkeztu da gaur: aurtengo jaialdiaren Literaktum Kaiera bloga sinatuko duena Aritz Gorrotxategi idazlea izango da. Bertan dituzue jada egile hauei buruz Aritzek berak idatzitako testuak.

 

Komunikazioa: Yolanda Martín (943 48 12 40)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus