Urtarrila(r)en 14-(e)an, 2022 [11:30 h.]
Donostia, Zientzia Hiria ekimen berriaren bitartez hiriko gai eta leku esanguratsuak zientziaren lupapean aztertuko dira eta surfa izango du hizpide nagusi abiatzera doan lehen edizioak.
Donostia, surfa eta zientzia hiria urtarrila eta apirila bitartean egingo da eta hilero hitzaldi bat antolatu da Okendo Kultur Etxean. Zientzia eta surfeko adituek gaia hainbat ikuspegitatik jorratuko dute, hala nola fisika, meteorologia, osasuna, kirola edo ingeniaritzatik. Hitzaldiak nagusiki euskaraz izango dira eta ez da beharrezkoa ezagutza zientifikorik bertaratzeko, jakin-mina besterik ez.
Gainera, olatuen atzean dagoen zientzia eta surf taulak mugitzen dituen teknologia ikusiaraziko da kalean instalatuko diren bost totem-ekin.
Donostia Kulturak abian jarri duen ekimen berriak Donostia International Physics Center (DIPC) eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza du.
Informazio gehiago beheko loturetan:
HARREMANETARAKO:
Kultur Ekintza (687 40 90 07)
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa