Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Mozart vs Brahms Zikloa (Victoria Eugenia, 2022)

Azaroa(r)en 23-(e)an, 2021 [12:00 h.]

Donostia Musikak 2022 urterako antolatu duen ordu eta laurdeneko hamabi kontzertuko Mozart vs Brahms Zikloa aurkeztu du gaur, azaroak 23, Victoria Eugenia Antzokian.

Kontzertu horiek bi atal izango dituzte: lehenengoan W.A. Mozarten musika neoklasikoa entzungo dugu eta bigarrenean, berriz, J. Brahmsen estilo erromantikoko musika. Askotariko emanaldiak izango dira, bai musika-tresnen eta interpreteen osaerari dagokionez bai musika-generoei dagokienez. Hala, bi musikari handi horien musikaren edertasunaz gozatzeko eta ganberako hainbat genero ezagutzeko aukera izango da.

12 kontzertuetarako abonamendua abenduaren 1etik aurrera jarriko da salgai, goizeko 11:30etik aurrera (135 €, 85 €) eta sarrera solteak abenduaren 14tik aurrera (15 €, 10 €), Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Informazio gehiago:

Harremana:

Musika komunikazioa (943 48 11 84)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus