Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Artea komikigintzan. Okendo K.E. Azaroa 19 - Urtarrila 29

Azaroa(r)en 19-(e)an, 2021 [12:10 h.]

Literaktum jaialdiaren eta Telefónica Fundazioaren eskutik, azaroaren 19tik urtarrilaren 29ra, Okendo Kultur Etxeak Artea komikigintzan erakusketa hartuko du. Mundu mailako margolaritzako obra handiak 70 komikilari eta ilustratzaile garaikideen ikuspegitik landutako piezak ikusi ahal izango dira.

Asier Mensurok egin ditu komisario-lanak eta erakusketak 200 obra baino gehiago ditu. Horien artean, artista gipuzkoarren bi obra ikusi ahalko dira, lehenbizikoz, Okendo KEn: Ángel Alonsoren obra bat, Pieter Brueghelen Babelgo dorrea lanean oinarritua dagoena eta erakusketa honetarako bereziki sortu duena, eta Museo Bilduma komikiaren orrialde bat, Iñaki Holgado eta Harkaitz Cano komikilariarena.

Erakusketaren aurkezpena: bisita gidatua

Gaur goizean komunikabideei egin zaien aurkezpenaren ondoren, arratsaldeko 17:00etan bisita gidatua izango dugu komisarioarekin. Sarbidea librea izango da edukiera bete arte.

Informazio gehiago beheko loturetan:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (687 409012)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus