Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Erakusketa: Ihesaldi baten oroitzapenak. Segoviako ihesa-ren 40.urteurrena.

Iraila(r)en 29-(e)an, 2021 [11:30 h.]

Ihesaldi baten oroitzapenak. Segoviako ihesa-ren 40.urteurrena erakusketa ikusgai egongo da Ernest Lluch Kultur Etxean urriaren 1etik 30era. Angel Amigok (Imanol Uriberekin batera filmeko gidoilaria izana) eta Carlos Juarezek (Euskal Produktoreen Elkarteko presidentea) bultzatutako erakusketak bildu egiten ditu Jesus Uriartek filmatze lanean zehar egin zituen argazkiak, berrogei urte geroago zinema-proiektu bat baino gehiago izan zen une errepikaezin hura hobeto ulertzen lagundu diezaguten.

Argazkiekin batera, erakusketan beste zenbait objektu ikusi ahalko dira: kartel eta gidoi originalak, filmatzean erabilitako klaketa, Felix Murcia zuzendari artistikoaren marrazki ezberdinak, edota pelikulak Donostiako Zinemaldian jaso zuen FIPRESCI saria, besteak beste.

Erakusketa solasaldi oso berezi batekin abiatuko da urriaren 1ean. Horretan parte hartuko dute Imanol Uribe zuzendariak, Angel Amigo produktoreak, Xabier Elorriaga aktoreak eta Amaia Zubiria musikariak.

Bestalde, urriaren 2an, Euskadiko Filmategiak Segoviako ihesa proiektatuko du Tabakalean.

Informazio gehiago beheko loturetan:

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus