Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Azaroko eta abenduko ikuskizunak urriaren 6an jarriko dira salgai

Urria(r)en 05-(e)an, 2021 [12:00 h.]

Donostia Kulturak azaroko eta abenduko programazioa bihar, urriak 6, jarriko du salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta  www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean, goizeko 11:30etatik aurrera.

Helduentzako 15 antzezlan, 6 dantza ikuskizun eta 24 kontzertu eta haurrei zuzendutako ordainpeko 9 ikuskizun biltzen ditu egitarauak. Irailean aurkeztu genituen emanaldiei, hainbat kontzertu berri gehitu zaizkie: Quique González, Revolution Jam Rock, Batura zikloko Rafael Aguirreren eta Massimo Somenziren emanaldiak eta abenduaren 17an eta 18an izango den Donostikluba jaialdia. Bestalde,  X. Zombie jaialdian aldaketak izan dira eta azaroaren 6an izango dira Vhaldemar, Blast Wave, Leyenda eta Delionen kontzertuak.

HARREMANETARAKO:

Musika Komunikazioa (943 48 11 84)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus