Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Prest gaude!. Okendo K.E. Irailak 10 - Urriak 29

Iraila(r)en 10-(e)an, 2021 [10:30 h.]

Irailaren 10etik urriaren 29ra Okendo Kultur Etxeko eraikin zaharreko aretoak Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) ekoitzi duen Prest gaude! erakusketa hartuko du.  Egitasmo honen bidez adierazi nahi da kirola gizarteratze tresna bat izan daitekeela, eta, horretarako, ikusgarritasuna ematen die desgaitasunen bat duten kirolariei, bideko oztopoak kenduz.

Jarduera osagarriak

Erakusketaren osagarri, irailaren 30eko 18:00etan, kultur etxeko areto nagusian,  Kirol egokitua eta inklusiboa Gipuzkoan: kirol barrerak kentzen – Deporte adaptado e inclusivo en Gipuzkoa: eliminando barreras solasaldia izango da.

Halaber, urriaren 1eko 17:30ean, Okendoko terrazan, gazteak sentsibilizatzeko jardunaldi bat egingo da, Bizi desberdintasuna izenarekin. Hainbat jarduera eta jolas egin ahal izango dira, bertaratzen diren haurrek desgaitasun-egoerak bizi ditzaten eta kirol egokituetan aritu daitezen.

 

Informazio gehiago beheko loturetan:

HARREMANETARAKO:

Kultur Ekintza (943 48 38 40)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus