Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

San Ignazio eguneko kontzertu berezia

Uztaila(r)en 29-(e)an, 2021 [10:00 h.]

 

San Ignazio eguneko kontzertu berezia

Datorren larunbatean, uztaila 31, San Ignazio eguna, 12:30etatik aurrera, Donostiako Udalaren txistulari taldeak kontzertu berezia eskainiko du Gipuzkoako Patroiaren egunean. Donostia Festakek antolatuta, txistulari taldearekin batera Amaikak-bat elkarteko danborrada eta Lezoko dantzariak izango dira. Kontzertua Trinitate Plazan ospatuko da 12:30etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte (ez da erreserbarik beharko).

Txistulari taldeak Gipuzkoan barrena bidaia musikala eginez hasiko du kontzertua. Seguran abiatuta Segurako goiza kalejirarekin, Bedaio, Eibar edota Irun bisitatuko ditu (beste batzuen artean) bere errepertorioaren bitartez; azken geltokia Donostia izango da. Kalejira, dantza doinu, pasodoble edo fandango eta arin-arinek osatutako errepertorioa entzungo da kontzertuan. Behin Donostian kokatuta, Antzinako himnoa izango da joko duten lehen doinua, Amaikak-bat elkarteko danborrada eta Lezoko dantzariek bat eginda txistulari taldeari. Jarraian, guztiok elkarrekin, Gipuzkoako himnoa, Idiarena eta San Ignazio Martxa eskainiko dituzte.

 

Harremanetarako: Donostia San Sebastián Festak / 943 48 11 68.

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus