Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntza: deialdia zabalik irailaren 17ra arte

Uztaila(r)en 05-(e)an, 2021 [11:30 h.]

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 5ean abiatu eta irailaren 17an amaituko da. Aurten bi sari eskainiko dira: irabazleak 1.500 € jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 €.

Saritutako lanak Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromesioa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).

Proiektu irabazleak 2.500 € jasoko ditu (gordinak eta zergak barne) Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.000 € (gordinak eta zergak barne) jasoko ditu. Gainera, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.

Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.

Informazio gehiago beheko loturetan:

HARREMANETARAKO

Kultura Komunikazioa (687 409012).

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus