Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Donostiako udako kultur denboraldia

Ekaina(r)en 10-(e)an, 2021 [12:55 h.]

Donostiak udako kultur denboraldia irekiko du, eta eskaintza "aberatsa, zabala, anitza, irisgarria, publiko guztiarentzat, dinamikoa eta hurrengo hilabeteetako osasun egoera aldakorrera egokituta egongo da". Hala adierazi du gaur Eneko Goia alkateak, Donostiak datozen hiru hilabeteetan eskainiko duen kultur programazioaren aurkezpenean.

Alkatea, aldez aurretik, lan-bilera baten buru izan da Donostiako udaldiko aktore nagusiekin: Donostia Kultura, Jazzaldia, Hamabostaldia, Zinemaldia, Chillida Leku, Tabakalera, San Telmo Museoa, EHUko Uda Ikastaroak, Kutxa Kultur, Aquarium, Elizbarrutiko Museoa eta Kursaal. Horiek guztiek, eremu pribatuko beste sustatzaile batzuen eskaintzarekin batera, proposamen sorta handia osatuko dute. Eta proposamen horiek aukera kulturalez betetako uda aurkezten dute donostiarrentzat zein bisitarientzat, eta hiria hainbat diziplinatako agertoki bihurtuko dute.

Bostehun jardueratik gora osatuko duten programazioa, hain zuzen ere, lehengo astean HONDALEA jendaurrean aurkeztuta hasi eta irailaren amaiera arte, Zinemaldia arte, luzatuko diren jarduerak. Hiruhileko bat izango da, ohiko jai hitzorduekin, irismeneko erakusketekin, kaleko antzerki jarduerarekin, kontzertuekin, jai jarduerekin eta jarduera ludikoekin.

Informazio gehiago:

HARREMANETARAKO:

Kultura Komunikazioa (687 409012)

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus