Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Festak: irailaren 11ko prentsaurrekoa

Iraila(r)en 11-(e)an, 2019 [10:45 h.]

Udaletxeko Gobernu Batzorde Aretoa
Ikusi Google Maps-en

2019ko Aste Nagusia: gai batzuk

Prentsaurrekoan, iragan berri den Aste Nagusiarekin erlazionatutako gai batzuei buruz hitz egingo da:

  • Ekimen Erraldoia iniziatibarekin jasotako diru kopurua jakin araziko da eta kamiseten salmentarekin lortutako etekinak Beroa Elkarteari (Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea) emango zaizkio.
  • 2019. urteko Aste Nagusian Kursaaleko terrazetan bere lana aurkeztu zuten DJ-ei parte hartu izanaren egiaztagiri bat emango zaie.
  • Aste Nagusiko Su Artifizialen V. Argazki Lehiaketaren argazki irabazleak aurkeztuko dira.

Asteazkenean, irailak 11, goizeko 10:45ean udaletxeko Gobernu Batzorde Aretoan.

Zuen komunikabideko ordezkari bat etortzea eskertuko genuke.

Parte hartzaileak:

  • Jon Insausti Maisterrena (Festa Jardueretako zinegotzia)
  • Javier Olmos (Super Amarako zuzendaria)
  • Alfonso Reiriz (Super Amarako Marketing arduraduna)
  • Gotzone de Miguel Andueza (Super Amarako Giza Harremanetako arduraduna)
  • Pedro Pérez Fernández (Beroa Elkartearen arduraduna)
  • Iñigo García "Garvi" (Itzurun Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako ordezkaria)
  • Leire Orella eta Gorka Goiatxe (Udaletxeko Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzua)
  • Aste Nagusiko DJ Gazteen Erakustaldiko parte hartzaileak.
  • Su Artifizialen V. Argazki Lehiaketako irabazleen argazkilariak

Harremanetarako:

Donostia / San Sebastián Festak / 943 48 11 68.

Prentsa bulegoa

Contacto de prensa

Kultura Komunikazioa

Tel: 943-481161

Fax: 943-481190

Kultura_komunikazioa@
donostia.eus